Orriak

2015(e)ko irailaren 25(a), ostirala

Estrategiak....

Gizon batek azeria bat, ahuntz bat eta aza bat errekaren beste aldera eraman behar ditu. Txalupan bakarrik joan daitezke gizona eta bere hiru ondasunetako bat. Berarekin aza eramaten badu, azeriak ahuntza jaten du eta azeria eramaten badu, ahuntzak aza jango luke. Gizona dagoenean bakarrik, aza eta ahuntza babestuta geratzen dira. Zelan pasatuko ditu azeria, ahuntza eta aza errekaren beste aldera?

7 iruzkin:

  1. Kaixo Ziortza eta beste denok

    Nire ustez lehenengo ahuntza pasatu behar du, itzultzen da gizona
    jarraian, aza pasatzen du eta ahuntza haserara itzuli, azeria hartu eta pasatu, itzuli ahuntzarengana eta azken hau pasatu.
    Hau ote da soluzioa?

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Ni ere ados JMGrekin.
      Problema hau klasiko bat eta oso polita, txikitatik ezagutzen dut eta ikasleekin urtero ebazten dut (gure bertsioan: aza-ardia-otsoa)
      http://flashgamehq.com/flash-game/wolf-sheep-and-cabbage_v269519/?r=embed-ref

      Ezabatu
    2. JMG zurekin bat! Jose Luis jolasa ezagutzen nuen, klasiko bat bai! Zure flash jokoa ez, ikasleentzat erakargarriagoa, eskerrik asko partekatzegatik!

      Ezabatu
  2. Buruketa ezagutzen nuen baina jokua ez, oso interesgarria.

    ErantzunEzabatu
  3. Bai, buruketa klasiko bat da. Eta asmatu duzue.

    ErantzunEzabatu
  4. Gizona nekatu zait joan-etorrietan. Nik pentsatu dudan moduan zazpi bidaia egin behar ditu. Saiatuko naiz azaltzen:
    1.bidaia: Ahuntza beste aldera eraman eta utzi du.
    2. bidaia: Bakarrik bueltatzen da.
    3. bidaia: Aza eramaten du eta ahuntza hartzen du.
    4. bidaia: Ahuntzarekin bueltatzen da eta azeria hartu.
    5. bidaia: Azeriarekin joaten da beste aldera eta bertan azeria eta aza utzi.
    6. bidaia: Bakarrik bueltatzen da.
    7. bidaia: Ahuntzarekin beste aldera joaten da

    ErantzunEzabatu