Gizon batek azeria bat, ahuntz bat eta aza bat errekaren beste aldera eraman behar ditu. Txalupan bakarrik joan daitezke gizona eta bere hiru ondasunetako bat. Berarekin aza eramaten badu, azeriak ahuntza jaten du eta azeria eramaten badu, ahuntzak aza jango luke. Gizona dagoenean bakarrik, aza eta ahuntza babestuta geratzen dira. Zelan pasatuko ditu azeria, ahuntza eta aza errekaren beste aldera?
Kaixo Ziortza eta beste denok
ErantzunEzabatuNire ustez lehenengo ahuntza pasatu behar du, itzultzen da gizona
jarraian, aza pasatzen du eta ahuntza haserara itzuli, azeria hartu eta pasatu, itzuli ahuntzarengana eta azken hau pasatu.
Hau ote da soluzioa?
Ni ere ados JMGrekin.
EzabatuProblema hau klasiko bat eta oso polita, txikitatik ezagutzen dut eta ikasleekin urtero ebazten dut (gure bertsioan: aza-ardia-otsoa)
http://flashgamehq.com/flash-game/wolf-sheep-and-cabbage_v269519/?r=embed-ref
JMG zurekin bat! Jose Luis jolasa ezagutzen nuen, klasiko bat bai! Zure flash jokoa ez, ikasleentzat erakargarriagoa, eskerrik asko partekatzegatik!
EzabatuBuruketa ezagutzen nuen baina jokua ez, oso interesgarria.
ErantzunEzabatuEgileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuBai, buruketa klasiko bat da. Eta asmatu duzue.
ErantzunEzabatuGizona nekatu zait joan-etorrietan. Nik pentsatu dudan moduan zazpi bidaia egin behar ditu. Saiatuko naiz azaltzen:
ErantzunEzabatu1.bidaia: Ahuntza beste aldera eraman eta utzi du.
2. bidaia: Bakarrik bueltatzen da.
3. bidaia: Aza eramaten du eta ahuntza hartzen du.
4. bidaia: Ahuntzarekin bueltatzen da eta azeria hartu.
5. bidaia: Azeriarekin joaten da beste aldera eta bertan azeria eta aza utzi.
6. bidaia: Bakarrik bueltatzen da.
7. bidaia: Ahuntzarekin beste aldera joaten da