Orriak

2015(e)ko irailaren 25(a), ostirala

Aljebra lantzeko

Asto bat eta zaldi bat elkarrekin zihoazen pisu asko zuten hainbat zaku gainean eramanez. Astoa kexatu zenean, zaldiak honela esan zion: “Zergatik kexatzen zara? Nik zure zaku bat hartuko banu, nire zama zurearen bikoitza izango litzateke, baina nik zaku bat ematen badizut, zure zama eta nirea berdinak izango lirateke”. Zenbat zaku zeraman astoak? Eta zaldiak?

7 iruzkin:

  1. Zaldiak 5 zaku eta astoak 4 zaku. Haztamuka erraz asmatzen da.
    Problema ona iruditzen zait, lehenbizi ikasleei erantzuna haztamuka asma dezaten, eta gero, ekuazio-sistema batekin egiaztatu dezaten. Gainera ekuazio-sistemaren planteamendurako lagundu dezake.

    ErantzunEzabatu
  2. Aritmetikaz ebaztea ere interesgarria:
    "Nik zaku bat ematen badizut, zure zama eta nirea berdinak izango lirateke", beraz, zaldiak gehiago ditu eta zama diferentzia 2 sakukoa da hasieran. Zaldiak saku bat hartzen badio astoari, diferentzia handituko litzateke 4ra; eta 4ko diferentzia eta baten zama bestearen bikoitza bada, une horretako zamak 8 eta 4 izan behar dira; beraz, hasierakoa 7 eta 5.

    ErantzunEzabatu
  3. Problema honen interesa proportzioen ustekabean datza: "nola leike zaldiak astoari zaku bat ematearekin berdinak edukitzea, eta alderantziz bada bikoitza?"
    Norbaiti sinestezina iruditzen bazaio, bikoitzaren ordez hirukoitzarekin planteatu diezaiokegu...

    ErantzunEzabatu
  4. Bai, asmatu duzue, astoak 5 zaku eta zaldiak 7 zaku. Primeran!!!

    ErantzunEzabatu