Orriak

2015(e)ko irailaren 25(a), ostirala

Estrategiak....

Gizon batek azeria bat, ahuntz bat eta aza bat errekaren beste aldera eraman behar ditu. Txalupan bakarrik joan daitezke gizona eta bere hiru ondasunetako bat. Berarekin aza eramaten badu, azeriak ahuntza jaten du eta azeria eramaten badu, ahuntzak aza jango luke. Gizona dagoenean bakarrik, aza eta ahuntza babestuta geratzen dira. Zelan pasatuko ditu azeria, ahuntza eta aza errekaren beste aldera?

Adinen buruketa bat....

Maria Aitor baino zaharragoa da. Orain dela sei urte ezkondu ziren, haien adinak 13 eta 11 proportzioan zeudenean. Orain dela lau urte, semea jaio zen, haien adinen proportzioa 7 eta 6 zenean. Haien semea DBH 15 urterekin bukatuko balu, zein izango litzateke aitaren adina?

Aljebra lantzeko

Asto bat eta zaldi bat elkarrekin zihoazen pisu asko zuten hainbat zaku gainean eramanez. Astoa kexatu zenean, zaldiak honela esan zion: “Zergatik kexatzen zara? Nik zure zaku bat hartuko banu, nire zama zurearen bikoitza izango litzateke, baina nik zaku bat ematen badizut, zure zama eta nirea berdinak izango lirateke”. Zenbat zaku zeraman astoak? Eta zaldiak?